XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nafarroako Parlamentuko Ikerketa Batzordeek eskaturik, zenbait datu jakinarazteko betebeharra arautzeari buruzko Foru Lege Proiektua

EKONOMI ETA OGASUN BATZORDEAK ONETSITAKO IRIZPENA

Biltzarreko Erregelamenduko 133.6 artikuluan ezarritakoa betez, Ekonomi eta Ogasun Batzordeak Nafarroako Parlamentuko Ikerketa Batzordeek eskaturik, zenbait datu jakinarazteko betebeharra arautzeari buruzko Foru Lege Proiektuari buruz eman duen Irizpena Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzen da.

Proiektu hori 1994ko urriaren 15eko 60 zk.ko Biltzarreko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Irizpen horri buruz, Osoko Bilkuran, emendakin hauek defendatzen ahalko dira:

- In voce 2 zenbakiko emendakina Unión del Pueblo Navarro Parlamentari Taldeak aurkeztua.

- Emendakinak: 2, 12, 15 eta 18 zenbakikoak, Herri Batasuna Parlamentari Taldeak aurkeztuak.

- Emendakinak: 3 eta 19 zenbakikoak, Eusko Alkartasuna Parlamentari Taldeak aurkeztuak.

1994ko azaroaren 14ko 68 zk.ko Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren.

Iruñean, 1 994ko azaroaren 22a

Lehendakaria: Javier Otano Cid

IRIZPENA Nafarroako Parlamentuko Ikerketa Batzordeek eskaturik, zenbait datu jakinarazteko betebeharra arautzeari buruzko Foru Lege Proiektua

Zerga arloko arauteriak ezarrita du tributu eragina duten datuak, hirugarrenek jakinarazitakoak direnean, tributu helburuetarako soilik erabiltzen ahalko direla eta haien berri duten agintari zein funtzionarioak isilpean gordetzera beharturik daudela biziki.

Arauteria horrek ez du antzeko xedapenik ezartzen zergapekoa bera denean datuak ematen dituena.

Baina horrek ez du pentsarazi behar babes txikiagoa dagoela, datu horiek isilpekoak baitira, zergadunaren baitakoak arras.

Espainiako Konstituzioak, 18. artikuluan, norberaren eta familiaren intimitatearen oinarrizko eskubidea aitortzen du.

Eskubide hori maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoak babesten du, 2. artikuluaren 2. zenbakian, bertan esaten baita ez dela legez kontrako eskuhartzerik babestutako esparruan, Legez berariaz baimenduta dagoenean.

Foru Lege honen helburua, Nafarroako Ogasun Publikoaren eskutan diren datu edo agiriak Nafarroako Parlamentura igorri ahal izatea da, Ikerketa Batzorderen batek hala eskatzen duenean kargu publikoetan ari edo aritu diren pertsonei buruz, baldin eta ikerketaren xedeak zerikusirik badu haien eginkizunarekin.

Horregatik ezarri da datu edo agiri horiek jakinarazteko betebeharra, sujetu pasibo beraietatik, beste hirugarren batzuen bitartez, edo Administrazioak berak egindako ikuskatze edo ikerketetatik lortuak izanik.

Foru Lege honek horrela erantzun nahi dio gizartearen eskaerari eta Erakundeen funtzionamendu hobea bultzatu, batez ere, Parlamentu sailekoena, Nafarroako Parlamentuko Ikerketa Batzordeen kasuan bezala.